...

ARANTZAZUKO BREBIARIO

Juan Ignacio Larreari

"Neure hitzaren bila
-ez gauzetan,
ez jakintzan-,
neure hitzaren bila
nabil... ametsetan".

© Egileak: Emilio Varela eta Carmiña Dovale

© Edizioa: AHIKU - Arkitektura eta hiri kultura

© Testuak: Bitoriano Gandiaga, Emilio Varela,
Francisco Javier Sáenz de Oiza, Lucio Muñoz eta
Luis Laorga

© Euskarara itzulpena: Jose Luis Padrón Plazaola
Bitoriano Gandiagaren tetsuak euskarazko
jatorrizko bertsioan daude)

© Elkarrizketak: Emilio Varela

© Konposizioak: Carmiña Dovale eta Emilio Varela

© Ilustrazioak: Álvaro E. Olaiz, Carmiña Dovale,
Emilio Varela, Estanislao Fernández, Fracisco
Javier Sáenz de Oiza, Frantziskotarren artxiboa,
Gure Gipuzkoa Artxiboa, Iñaki Luis, Manuel Varela
eta Luis Laorga

© Maketazioa: Silvia López de Lacalle

ISBN: 978-84-09-56402-6
Lege-gordailua: LG D 01073-2023

Gipuzkoan inprimatua eta kuadernatua
Gil de Ver Arte Grafikoak

ARANTZAZUKO
BREBIARIO

Emilio Varela eta Carmiña Dovale

AHIKU

Donostia-San Sebastián, 2023

Composición 1. Emilio Varela: Letras sobre plano de Sáenz de Oiza / Laorga


0. Hasi aurretik




Arkitekturaren brebiarioa

Tratatu, eskuliburu, saiakera,
irakaspen edo gida baten oso
bestelakoa, brebiaro hau
asistematikoa, asimetrikoa eta ez
zientifikoa da.

Askea forman zein edukian; hala ere,
zentzua nahi luke finkatu desordenan.
Hortik kontra egiten baitio arkitektura
orori, bai, baina aldi berean, tentsio
horretan egonik, hura azaltzeko balio
du ere.

Agian, izango du toki bat arkitektura
lantzeko testuliburuen artean, nahi
genuke, Josep Quetglas-en Ronchampen
Brebiarioa ikur duen genero berriko
kide izanez.

Composición nº 2. Emilio Varela: En la niebla


NAHASTE TXIKIAK


Gandiaga zeru goiari begiratzen zion,
baina haren arima ikusten zuen.


Izadia nahasten zuen tenplu batekin,
pinuak fraideekin, harria poemarekin,
kanpaiak izarrekin, absentziak
arimekin, eta, modu horretara, antzeko
egiten zituen, izankideak.

Eta Andre Maria nahasten zuen amarekin,
eta, modu horretara, elkargana hurbildu,
ahala, zer diren argitu daiteke.

Egia esan, Arantzazutik gehienik
erakartzen zuena ez zen haren
izatasuna, izadian irudikatua ikus
zezakeen guztia baizik.

Bada, nahasketaren mekanismo honetan,
logika irrazional honetan, eraikitzen
da Arantzazuko Brebiarioa.

Composición nº 3, Carmiña Dovale: Cántico al Sol


KENDU


Kentzea seinalatzeko modua da.
Izan ere, ez egoteak zirrara handiagoa
eragiten du, egoteak baino. Kentzeak
espazioa sorrarazten du, argi gehiago.

Ondorioz, brebiario labur honek kentzen
du seinalatzeko; eta eraldatuak testuak
eta irudiak estali egiten dira, ebaki,
gainezarri eta atzekoz aurrera datoz
edo gauzak uzten dituzte planotik
erabat kanpo.

Lotura estua duten gauzak lekuarekin
eta lekuan bertan bizi direnen
kontzientziarekin.

Arantzazun hutsuneak bizi dira arimak
bailiran. Isuluneak bihurtzen dira
kantagai. Hango era guztietako
gabeziekin eraiki da liburu hau.

Ilustración nº 4. Estanislao Fernández


"Ta egon, joanez,
Ta egon, altxatuz
t'edengita egon,
gora-begira-narez".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 150.orr.)

B. Zaindaria naiz
R
E
B
I
A
R
I
O

Ilustración nº 5. Manuel Varela

"Ezkutu ta urrun, dana da eliz
dana..., malkor ta belardi.
(Kare-arrizko arkaitzak orma,
zerua koru ta goiki;
beste guztia edergarri da:
zelai, ardi ta pagadi)".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 54. orr.)

"Mendiok, lagun,
kaligrafia
zahar baten dagoz
idatzi zahar".

Bitoriano Gandiaga
(Gandiaga.com, 1988-2001)





Hasieran, izadia zen bakarrik; gero,
miraria gertatu zen, eta tokia leku
egin zen. Harrez gero, lekuak
esanahia berria hartu zuen, eta
hortik sortu zen testuingurua,
historia bat eta memoria bat. Eta
gune erlijiosoa, politikoa eta
soziala bazen ere, hala ere, ez
zegoen oraindik paiasaiarik edo ez
zegoen lekuari buruzko ikuspegi
poetikorik esan nahi baita. Orduan
iritsi ziren arkitektoak eta
artistak, integratzeko eta
sintetizatzeko ahalmenarekin, euren
jakinduria eta intuizioarekin, eta
bat egin zituzten natura, espazioa,
testuingurua eta lekua: paisaia sortu
zuten...

Composición nº 6. Caligrafía sobre fotografía del Archivo de Gure Gipuzkoa
Ilustración nº 7. Sáenz de Oiza / Laorga

B
R. Esadazu zer behar duzuen
E
B
I
A
R
I
O

"Sinplea formaz, baina
sakona edukiz, hala egin
nahi izan da fatxada
hori, tenpluaren
aurpegialdea izaki,
atzean zer ezkutatzen
duen azaldu behar du".

Sáenz de Oiza / Laorga

Ilustración nº 8. Emilio Varela
Composición nº 9. Torres sobre planos de Sáenz de Oiza / Laorga

BERTAKO MEDIAN
TENPLUA


Arantzazuko
Basilikari
buruzko
txostenean, zera
adierazten dute
arkitektoek
kokapenari buruz:
paisaiak,
mendiak,
asimetriaren alde
egiten dute,
masa-mugimenduaren
alde, eta,
ondorioz,
bolumen-jolasa
hori da naturari
erantzuten diona.

Ilustración nº 10. Sáenz de Oiza / Laorga

"ARKAITZEKO elorria
loratu denean
txoriak ezin dira
kanitu airean".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 32. orr.)

Ilustración nº 10. Sáenz de Oiza / Laorga
Composición nº 11. Claustro sobre plano de Sáenz de Oiza /Laorga

"Klaustroko ibilgo zaarrak,
egazkiz ain bete".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 78. orr.)

Ilustración nº 12. Sáenz de Oiza / Laorga



Arantzazuko
Basilikak ez du ezer
ikusgarririk -gaurko
eraikinek
aldarrikatzen duten
guztiz kontrako
ezaugarria-,
alderantziz baizik,
dena da bertan oso
sinplea eta
benetakoa. Baina
izan badauka zerbait
berezia, zerbait
misteriotsua, hori
hala da, zerbait
metafisikoa,
espirituala baino:
ikus daitekeen
isiltasuna edo forma
duen absentzia.

Ilustración nº 13. Sáenz de Oiza / Laorga

...T'EURIA

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 68. orr.)

T'ozkirri ta argia itogin-zarata saltari ta alaia,
klaustroko patio barru ta gordean,
arra t'erdi luze
edo krabeliña zuri bat jagia.
...T'euria.
Argi ta saltari zarata, beti lez,
betiko beti lez, ta, alaia,
kanpoan baiño be ariman ba-litza
arra t'erdi luze
edo krabeliña zuri bat jagia.
...T'euria.
Kanpoan baiño be ariman ba-litza
euria. beti lez;
ta itogin-zarata, beti lez, alaia,
beti lez, barruan,
arra t'erdi luze
edo krabeliña zuri bat jagia.
...T'euria, t'eruria.

Ilustración nº 14. Sáenz de Oiza / Laorg

"Elorri zaar altu,
gerizpe eder ori!...".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 217. orr.)

Ilustración nº 14. Sáenz de Oiza / Laorg

"Fatxada nagusiko altxaeran eskultura
da konposizioak duen indar handiko
osagaia, alboko zabalerak, ordea,
arkitektura baino ez. Haren siluetak
zati bakoitzaren esananhia kontatzen
du".

Sáenz de Oiza / Laorga

Manuel Varela

B
R
E. Argitasunik ederrena
B
I
A
R
I
O

Eguneko zein
unetan hartzen du
argi gehien
Basilikak?

-"Ilunabarrean,
eguneko politena
da. Argitasun
ziragarria
egoten da.
Erretaulan ere
bai".

Juan Ignacio Larrea

Ilustración nº 16. Iñaki Luis


TXIRTXILAK ETA ...

"ipurtargitxuak esmeral biztu bana
daukie bakoitzak.


Bitoriano Gandiaga (Elorri, 107. orr.)

Ilustración nº 17. Álvaro E. Olaiz


... IPURTARGITXOAK

"Mendiko landa baten, kantari bakardi,
txirritxirria dago,
txirri-txirri-txirri".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 212. orr.)

Argiak eta espazioak materia
arintzen dute, eta forma
beronen geometriatik
askatzen.
Eraikinak isiltasun eta
gelditasunaren bidez bere
gorpuztasunaren eta
materialtasunaren berri
zehatza ematen du.

Iñaki Luis
Iñaki Luis

Basilikako alde biak, bat
bisuala eta plastikoa
-absidea-, bestea, soinuduna eta geometrikoa -nabea-, parez
parekoak baina ez elkarren
kontrakoak, esperientzia
beraren parte dira.

Esperientzia hori, elementu
geografiko bat bailitzan, bi
sakonune handien arteko
aurkakotasun geometrikoan
definitzen da, naberaren hotsen
eta absideko argien arteko
talkan hain zuzen ere.

Emilo Varela, Pentagrama

Nabeak eta absideak argia eta soinua
barneratzen dute aire-masa mugiezin bat igaro
ahala, han uzten du denborak ixil eta geldi
bere aztarna

Harri diamante-puntadunek

kanpai hotsak marrazten dituzte

B
R
E
B. Bezperak abesten ari ziren
I
A
R
I
O

MUSIKAREN ARKITEKTURA ETA
KONPOSIZIO ARKITEKTONIKOA


Argi erreala ilunantz
infinituan eta itzalezko
triangelutan zatitu eta
banatzen duten harrizko
piramideek bibrarazi egiten
dituzte kanpandorrearen eta
dorre bikien bolumen handiak.
Eta harrrizko
diamante-puntadunak
errepikatuz, harantzago doa
ezkilen errepikapena. Honela,
askoz sakonagoa da
espazioaren esperientzia
arkitektonikoa.

Ilustración nº 21. Iñaki Luis
Ilustración nº 22. Iñaki Luis

ARTEFAKTU BISUALA ETA SOINUDUNA

Basilika, bere barrualdea, argiz
eta isiltasunez blaituta, harana
osoaren zabaleraren eta
sakontasunaren zati izankidea da,
naturak sortutako soinuen eta
ikus daitezkeen mendien kide.

Ilustración nº 23. Iñaki Luis. Editada

B
R
E
B
I. Luciok kontatzen zuenez
A
R
I
O

"Espazio hark, han kanpoan
ikusten den paisaiak oso
hunkitu ninduen. Argi ikusi
nuen zer egin behar zen, han
bertan zegoen, basilika
inguruko kliman.
Naturan bezala, argia aldatu
egiten zen absidearen gainean,
eta korura igotzen nintzen,
fraideen artean ikustera,
gregorianoa kantatzen zuten
bitartean".

Lucio Muñoz

Ilustración nº 24. Iñaki Luis
Ilustración nº 25. Carmiña Dovale

"Luciok esaten zuenez,
etorri zenean paisaiak
oso hunkitu zuen. Eta
egun hartan justu,
atertu eta laino artetik
gora irteten ikusi omen
zituen mendi-tontorrak.
Eta honela esanez azaldu
zen: 'Arantzazu nirea da
bihotz-bihotzetik eta ni
Arantzazurena'. Eta hala
izan zen".

Juan Ignacio Larrea

Ilustración nº 26. Archivo de los franciscanos
Ilustración nº 26. Archivo de los franciscanos


"EGUTERA, keiari,
ba-nengoan, begira.
Bajoian keia gora,
urreraiño lodi,
megatz urrutira,
lekutara eme,
goragora ezer-
etzan gauza bat lez.

Ba-joian keia gora...
Ba-nengoan, begira,
beeko mardora baiño,
altuko urrira.
Ba-nengoan, begira,
ta, alturako alturan,
nire begiok askoz
argiago ziran".



Bitoriano Gandiaga
(Elorri, 183. orr.)

Ilustración nº 27. Archivo de los franciscanos


B
R
E
B
I
A. Beste estalkirik gabe
R
I
O








...berezko eran.

Ilustración nº 28. Iñaki Luis


"ARRIZKOA zara, baiña
zure arrian ba-da [...]
egari dagoan
par-irri zaar eder bat".




Bitoriano Gandiaga (Elorri, 132. orr.)

"[...] eta igaro zaitez
jadanik horma honen atez,
edo horma hau den atez,
eta ikus berpiztea egia dela".

Bitoriano Gandiaga
(Gandiaga.com, 1977-1991

Ilustración nº 29. Archivo de los franciscanos

HIZKETALDIA 1. PIETATEA
(Maria eta Jesus)

Maria
Ama batentzat semea
haur da beti

Jesus
bai, ama.
Baina ni hil egin naiz!

Maria
Badakit, bai!
Etortzeko dagoena zara,
jaio gabea.

Ilustración nº 30. Iñaki Luis
Composición nº 31. Emilio Varela: En las piedras sobre fotografía del Archivo de los franciscanosIñaki Luis

HIZKETALDIA 2
(Pedro eta Pablo)

Pedro
Bihotza ipini dudan lekuan
galdu egin dut.

Pablo
Baina...
Nola egon zaitezke erabat hutsik?

Pedro
Hiperboloidea nauzulako.

Pablo
Nola? Zer?

Pedro
HIPERBOLIDEA!

Pablo
Ez dut tutik ere ulertzen.

Pedro
Baietz, Pablo.
Naizen oro
nigandik kanpo dago

(Pedro eta Pablo, biek elkar
besarkatu dute)

HIZKETALDIA 3. "KIROFANOA"
(Oteiza eta Gandiaga)


Jorge
Eta zuk zer egiten duzu?
Ez al duzu ezer idazten?

Bitoriano
Nik ez dut orain idazten
paper-saskirako baizen.

Jorge
Zer paper-saski ta sasko!
Euskal Herri ez al dago
paper-saski, hutsik asko?

Bitoriano
Agintzen dizut, egia,
idazten dudan guztia
"kirofano" hontara jasoko dizut.
Gaurtik hemen dut saskia.

("Kirofanoa":
Oteizak Arantzazun
paratu zuen tailerra)

Ilustración nº 32. Emilio Varela: Quirófano sobre fotografía del Archivo de los franciscanos
Ilustración nº 33. Iñaki Luis

B
R
E
B
I
A
R. Harrietan
I
O

Basilikaren formak
materialekin zerikusi
handiagoa du, ideiekin,
fisikoarekin eta egindako
obrarekin baino, zerikusi
handiagoa du berehalako
esperientzia izatearekin,
ordena eta geometriarekin
baino. Argiak eta espazioak
biek elkarlotzen dute
tenplua xehetasunarekin eta
materiala infinituarekin.

Ilustración nº 34. Archivo de los franciscanos
Ilustración nº 35. Sáenz de Oiza / Laorga
Ilustración nº 35. Sáenz de Oiza / Laorga

DUEN HARRIA.
DIAMANTE-PUNTADUNA.


"Nagusiki kareharria erabiliko da,
harri-fabriketan erabiltzeko eta
harri diamante-puntadunak lantzeko.
Bertan inguruan lortutakoa harri-
hormak egiteko, eta Lasturgo
harrobietatik ateratakoa diamante-
puntadunak egiteko.

Zakar antzean landuko diren
harri-puska hauen neurriak honakoak
dira: 50 x 50, 40 zm-ko punta
zorrotza, eta 25 zm zeharka. 10 mm-
ko burdinazko gantxo batzuen bidez
hormigoira lotuta egongo dira".

Sáenz de Oiza / Laorga

Ilustración nº 36. Sáenz de Oiza / Laorga


Beti gorputza lurrezko

Ilustración nº 37. Sáenz de Oiza / Laorga


Beti arima atsezko

Ilustración nº 38. Carmiña Dovale

B
R
E
B
I
A
R
I. Fraideren batek ezabatuko zuen
O

Ilustración nº 39. Carmiña Dovale
Ilustración nº 39. Carmiña Dovale

"Min bitartetik izpika sartzen
asi jat askatasuna".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 89. orr.)

HIZKETALDIA 4. KRIPTA
(Basterretxea eta frantziskotarrak)

Fraidea 1
Eta zergatik ez duzu hasierako lana
pintatzen?

Basterretxea
Eta zergatik ezabatu zenuten?

Fraidea 2
Hura gehiegi zelako!

Basterretxea
Misterioaren mundua azaltzeko
nik modu figuratiboa erabiltzea,
hori da zuen asmoa.

Fraidea 3
Elizak ere badu bere nolakotasuna!

(Erabateko isiltasuna egin da)

Ilustración nº 40. Carmiña Dovale

Fraidea 1
Kriptako horma eta paretak ez dira
aldatu!

Basterretxea
Jakina!
Baina ni ez naiz lehen izan nintzena.
Orain beste kontuetan nabil,
eta hau da pintatu dudana.

(Basterretxeak esku batez ukitzen du
murala)
Fraideak Kriptatik irteten dira)

Ilustración nº 40. Carmiña Dovale
Ilustración nº 41. Carmiña Dovale

B
R
E
B
I
A
R
I
O. 8 segundo geroago



"Biarko oillaritean, mendiok ez dabe
nork iratzarri izango, ezta Andra Mariak
mandatari goiztarrik. Arrituko dira
ta, beingoan, ez dabe kantauko txoriak".

Bitoriano Gandiaga (Elorri, 216. orr.)

Composición nº 42. Emilio Varela: Noche sobre fotografía de carmiña Dovale

Soinu jakin batzuen
erako irudiak daude
begietara etortzen
8 segundo geroago.
Berantiarrak dira,
irteerarik ez dute aurkitzen.
Dirdira txikiak dira
hutsunerik handienak argitzen.
Argia egin arren,
beti gogora dakarkigute
gaua.

Ilustración nº 43. Carmiña Dovale y Emilio Varela: Homenaje a Víctor Aspe sobre plano de Sáenz de Oiza / Laorga
Ilustración nº 43. Carmiña Dovale y Emilio Varela: Homenaje a Víctor Aspe sobre plano de Sáenz de Oiza / Laorga

ERREFERENTZIAK


Testuak

Fr. Juan Ignacio Larrearen hitzek liburu honetako kapituluak izendatu dituzte.

Bitoriano Gandiagaren aipamen gehienak Elorri (1952-1959) liburutik hartuak izan dira. Fr. Pedro de Anasagastik itzuli zuen liburu hura, eta Editorial Franciscana Aránzazu argitaletxean plazaratu zen 1962an. Gainerakoa gandiaga.com webgunetik atera dugu.

Sáenz de Oizaren eta Laorgaren testuak 1952ko Arantzazuko Andre Mariaren Basilikaren Exekuzio Proiektuaren memoriakoak dira.

Erreferentziarik gabeko testuak Emilio Varela Froján AHIKU - Arkitektura eta hiri kultura elkarteko kidearenak dira.

Elkarrizketak


Liburuko elkarrizketa asmatuek artisten adierazpen errealak dituzte oinarri.


1. elkarrizketa

"amatasun-legean semea beti doa izan ume".
Bitoriano Gandiaga (Elorri, 127. orr.)


2. elkarrizketa

"bihotza ipini dudan lekuan galdu egin dut". Jorge Oteiza (ANDROCANTO y SIGO / a nuestra ANDRAMARI DE ARANZAZU, 1. kantua, 18. orr.). EXISTE DIOS AL NOROESTE. Pamiela argitaletxea. Iruñea, 1990.


3. elkarrizketa

Miguel Pelay Orozco idazleak "OTEIZA su vida, su obra, su pensamiento, su palabra" libururako (253. orr.) Jorge Oteizari egindako elkarrizketen pasarte baten egokitzapena. La gran Enciclopedia vasca argitaletxea. Bilbo, 1978.


4. elkarrizketa

"Néstor Basterretxea. Arantzazu" dokumentalean Néstor Basterretxeari egindako elkarrizketako hainbat pasarteren egokitzapena. "Miradas cruzadas: Néstor Basterretxea" proiektuaren harira ekoitzitako dokumentala, Jorge Oteiza Fundazio Museoan gauzatu zena 2013ko uztailaren eta 2014ko uztailaren artean.

Konposizioak


Carmiña Dovale:

  • Portada (0) Sáenz de Oiza / Laorgaren planoaren gainean
  • Lainopean (2)
  • Eguzkiari kanta (3)
  • Klaustroa (11) Sáenz de Oiza / Laorgaren planoaren gainean

Emilio Varela:

  • Letrak (1) Sáenz de Oiza / Laorgaren planoaren gainean
  • Kaligrafia (6) Gure Gipuzkoa Artxiboko argazkiaren gainean
  • Dorreak (9) Sáenz de Oiza / Laorga planoen gainean
  • Pentagrama (20)
  • Harrietan (31) Frantziskotarren Artxiboko argazkiaren gainean
  • Gaua (42) Carmiña Dovaleren argazkiaren gainean

Carmiña Dovale eta Emilio Varela:

  • Victor Asperi omenaldia (43) Sáenz de Oiza / Laorgaren planoaren gainean

Ilustrazioak


Álvaro E. Olaiz (17 zk.)

Frantziskotarren Artxiboa (26, 27, 29, 34 zk. k.)

Carmiña Dovale (25, 38, 39, 40, 41 zk. k.)

Emilio Varela (8 zk.)

Iñaki Luis (15, 16, 18, 19, 21, 22, 23 editatua, 24, 28, 30, 33 zk. k.)

Sáenz de Oiza / Laorga (7, 10, 12, 13, 14, 35, 36, 37 zk. k.)

Emilio Varela

Liburu hau
2023ko abenduaren 27an,
Lucio Muñozen jaiotzaren urteurrenean,
inprimatu da

Liburuaren web bertsioak
zazpi hilabetetara ikusi du argia.

Arantzazuko Brebiarioa Courier New
letra-tiopoarekin osatu da eta 140
gramoko natural bulk koloreko harea-
paperaren gainean inprimatu da.

Web bertsiorako
letra tipo eta atzealde
berdinak erabili dira
Bluefish 2.2.12 programa
eta Bootstrap 5.3 euskarria.

Ahiku Firma

Bere txikitasunetik,
brebiarioak xehetasunera
joko du, horrela
Basilikaren handitasuna
ikusiko dugu